Azken berriak:
27/11/2009:
Fundazioaren web-gune berria



|

Zer da Tutoretza Fundazioa?

Familiarik edo euren ardura har dezakeen hurbilekorik ez duten Arabako Lurralde Historikoko buru-gaixoen tutoretza, epai baten ondorioz, gauzatzen duen irabazteko asmorik gabeko erakundea.
Tutoretza jarduerak ezgaituaren defentsa eta babesa ahalbidetzen du esparru zibil, penal, psikosozial, osasun eta administratiboan.
BEROA Tutoretza Fundazioak ez du egoitza-, lan- edota hezkuntza-zerbitzurik ematen.
Nork osatzen du?

Fundazioaren Patronatua osatzen duten pertsonek borondatez lagundu eta tutelatzen dituzten pertsonen arreta eta pribatutasuna zaintzen dute. Horien jarduera epaileek gainbegiratzen dute.
Zein bitarteko ditu?

Fundazioak langileak eta boluntarioak ditu, baita Arabako Foru Aldundiko Gizarte Ongizateko Foru Erakundeak, Vital Kutxako Gizarte Ekintzak, tutelatutako pertsonek eta bestelako ongileek emandako baliabideak ere. |