EZAGUT GAITZAZU

 

    

Historia

BEROA Tutoretza Fundazioa irabazteko asmorik gabeko erakundea da, 1995eko azaroaren 15ean notarioa aurrean sortua eta Eusko Jaurlaritzan F-16 zenbakiarekin erregistratuta. Bere lana da epai baten bidez ezgaitutako Arabako buru-gaixoen interesak defendatzea.

BEROA Tutoretza Fundazioak ez du egoitza-, lan- edota hezkuntza-zerbitzurik ematen. Gure inguruneko hainbat erakundek ematen dituzten zerbitzuetako erabiltzaileak gara.

BEROA Tutoretza Fundazioa buru-gaixoen senideek sumaturiko beharraren harira jaio zen, ASAFES (Arabako Buru-gaixoen eta Senideen Elkartea) elkartearen baitan.

Eta gu egongo ez garenean, zer?

Galdera horri erantzuteko, azterketa eta lan fase baten ostean, Fundazioa sortu zen notario aurrean 1995eko azaroaren 15ean.

Hasieran Arabako Buru-gaixoen Tutoretza Fundazioa izenarekin erregistratu zen, eta 2006an Arabako buru-gaixoentzako BEROA Tutoretza Fundazioa izena hartu zuen, erakundeari buruz modu errazagoan hitz egiteko. BEROA hitzarekin Fundazioa “etxeko beroarekin” lotu nahi dugu.

Gure historia buruturiko tutoretza kopurua gero eta handiagoa izateak ezaugarritzen du, eta horrek ondorioz ekarri du baliabideak ere ugaritu behar izatea. Hazkunde horretan nabarmentzekoa da 2003. urtea, orduan sinatu baitzen Tutoretza Ardurak Bereganatzeko Lankidetza-Hitzarmena Gizarte Ongizateko Foru Erakundearekin, horrek egoitza sozialaren aldaketa ekarri zuen, baita Fundazioaren barneko funtzio dibertsifikazioa ere, bi langile berri kontratatzeari esker.

Igo

    

Xedeak

BEROA Tutoretza Fundazioa honako xedeak betetzeko eratu zen:

  • Ezgaitasun-aitorpena behar duten buru-gaixoen lege babesa sustatzea, bereziki erantzukizun hori gauzatzera behartuta dagoen edo horretaz arduratu daitekeen senide edo hurbilekorik ez duten pertsonen kasuan. Xede horren baitan honako hauek egongo dira:

    • Senideei eta buruko gaixotasun baten ondorioz ustez ezgaitua den pertsonari aholkularitza ematea ezgaitasun-aitorpena Kode Zibilean aurreikusitako moduan sustatzeko legitimazioari dagokionez.

    • Ministerio Fiskalari jakinaraztea tutoretza edo kuradoretza eratzea beharrezkotzat jotzen diren buruko gaixotasunen ondoriozko ezgaitzekoen kasuak, beti ere Kode Zibilaren 230. artikuluak ezarritakoaren arabera.

  • Ezgaitasun-prozedurak izapidetu bitartean, buruko gaixotasun baten ondorioz ustezko ezgaituaren lege defendatzaile edota behin-behineko administratzaile kargua hartzea, Epaileak horrela ebatzi eta patronatuak onartu ondoren.

  • Buruko gaixotasun baten ondorioz ezgaitzat jotako pertsonaren tutore edo kuradore kargua hartzea, Epaileak horrela ebatzi eta patronatuak onartu ondoren.

Igo

Balioak

 

BALIOAK

EDUKIA

    INDIBIDUALIZAZIOA

Tutelaturiko pertsonekiko begirunea, euren berezitasunak eta lehentasunak kontuan hartuta.

    GIZARTERATZEA

Babesten ditugun pertsonen bizitza sozialaren normalizazioa.

    PREBENTZIOA

Egungo egoera kaltetu dezaketen baldintzei aurrea hartzea.

    KALITATEZKO ZAINTZA

Etengabeko hobekuntza-prozesu gisa ulertuta, prozesuen plangintzan, garapenean, ebaluazioan eta aplikazioan oinarrituta.

    PROFESIONALTASUNA

Jarduera diziplina desberdinetako langile talde batek garatzen du, tutoretza zerbitzuan espezializatuta eta bere lanarekin oso konprometituta.

    KONPROMISOA

Bestelako langileekin eta bestelako erakundeekin sareko lanean inplikazioa.

    GIZA BALIABIDEEN ARRAZOIZKO ERABILERA

Erabilera zuzena eginda eta bakarrik beharrezkoak direnean erabilita.

Igo

Organigrama

        

    

Igo

Beroa Babes Fundazioa    |    945-214363   |    fundaciontutelarberoa@fundaciontutelarberoa.com    |    Vitoria-Gasteiz
Informática y cámaras IP